Janari zerbitzua
Gurekin lan egiten du "Bon Apetit" catering enpresak. Esperientzia handia du, eta Osinagatik kilometro batera du lantegia, Aristregi herrian. Askotariko menuak eta aukerak eskaintzen dituzte, eta zerbitzua ezin hobea da.
+ Ikusi menua
+ Ikusi lunch menua
+ Ikusi picnic menua |
Garbiketa
Aukera ematen dugu etxea garbitzeko zerbitzua izateko.
+ Galdetu |
Gosaria
Nahiz eta janaririk ez den zerbitzatzen, aukera badago prest edukitzeko gosariaren osagai guztiak: ogia, bizkotxoak, galletak, laboreak, kafea, infusioak, esnea, jogurta, gurina, marmelada, eztia, kolakaoa, zukua.
+ Galdetu |
Altzariak / haurrentzako osagarriak
Aukera handia eskaintzen dugu altzarietan eta haurrentzako osagarrietan; hartara, Mendiburura etortzen direnean, familiek ahal den kargarik txikiena ekar dezakete, nahiz eta haurtxoekin etorri.
+ Prezioaren barnean
+ Ikus PDF artxiboa |
Sukaldeko tresnak talde handientzat
Barbakoa izateaz gainera, aukera ematen dugu sukaldean aritzeko baita talde handientzat ere, hainbat tamainatako pertz, paella ontzi eta parrillak baititugu. Gas hodibihurrak ere badira lorategian jartzeko, eta eguraldia txarra bada, garajea erabil daiteke.
+ Prezioaren barnean
+ Ikus PDF artxiboa |
Laguntza teknikoak mugitzeko zailtasunak dituztenentzat
Zerbitzu honetan, mekanismoak, aparatuak eta altzari bereziak eskaintzen ditugu elbarriak eta adinduak errazago mugi daitezen.
+ Galdetu |