Ingurua
Mendiburu, hain zuzen, Osinaga herri txikian dago, Txulapain ibarrean.
Iruñerria osatzen duten haranetako bat da, hiriburua ondoan izanagatik herri txikiz betea, landako bizimoduaren gordailu. Baso ederrak eta labore sailak tartekatzen dira, eta bertan dira Ultzamako eskualdeko zelai berdeak ere. Toki estrategikoan dagoenez, Osinaga leku ezin hobea da txangoak egiteko Foru Erkidegoan barrena. A-15 autobideko sarrera 5 kilometrora baino ez dago, Zuastiko ordainlekutik joanda, eta hurbil du NA-240, Nafarroa zeharkatzen duen errepide garrantzitsua. Hiriburutik hurbil denez, Iruñeko zerbitzu turistikoak, komertzialak eta osasun arlokoak dauzkagu, eta etxe handi oso bateko erosotasuna eta lasaitasuna ere bai.
Distantziarik garrantzitsuenak
- Tutera: 94.11 Km.
- Donostia: 50.56 Km.
- Bilbo: 103.88 Km.
- Biarritz: 66.04 Km.
- Zaragoza: 155.99 Km.
Toki interesgarriak
- Jorge Oteiza Museoa
- Gazólaz eta Zizur Txikiko eliza er romanikoak
- Iharteko Monasterioa
- Iruñea
- Urbasa eta Andiko mendilerroak
- Artetako Museo Etnografikoa
- Plazaolako bide berdea
Jarduerak
- Golf partiduak, Zuasti Golf Klubean, 4 km.
- Paseoak zaldiz, Añezkarko Zaldiketa Klubean, 4 km.
- Mendi ibilaldi suabeak herriaren inguruetan.
- Txango mikologikoak. Perretxiko eta onddo aberastasun handia.
Mendiburuko liburutegian, gidak eta liburuak dauzkazu, inguruetako eta Nafarroako gainerako eskualdeetako hainbat aukera interesgarriren berri jakiteko.
|