Mendiburu Casa Rural - Landetxea
Erantzukizun
Sozial Korporatiboa
rsc

 

 

Castellano Euskera English

 

hasiera
etxea
zerbitzuak
ingurua
erreserbak
harremanak
bisita liburua

 

Categoria Tres Llaves Acreditada por Turismo de Navarra
Conexión WIFI gratuita Calidad SICTEC
Visitanos en Facebook  

 

Erantzukizun Sozial Korporatiboa

Ideia asko ditugu etorkizunean landetxean martxan jartzeko, eta nahiko genuke "konpromiso berdea" eta erantzukizun sozial korporatiboa gero eta handiagoa izatea. Mesedez, kontatu guri zure ideiak eta iradokizunak! Denen artean askoz ere errazagoa da.

Konpromiso “berdea”

Mendiburun, ahal dugun guztia egin nahi dugu inguruarekin harmonian bizitzeko; horregatik, urte asko daramagu xehetasun batzuk ezin zorrotzago zainduz.

Zaborraren birziklatzea eta konposta

Zaborra gaika bereizteaz gain, bakoitza bere edukiontzira joan dadin (beira, papera eta kartoia, ontziak, pilak eta organikoa), konpost egitekoa dugu lorategian, eta hor botatzen ditugu hondakin begetalak, bai etxekoak eta bai lorategietakoak. Animatu nahi zaituztegu zuek ere horrela egin dezazuen Mendiburun.
Euri ura, ureztatzeko aprobetxaturik

Orain dela urte batzuk, hamar depositu jarri genituen, 1.000 litrokoa bakoitza, euri ura biltzeko teilatuko erretenen bitartez. Hain zuzen, bildutako ur horrekin ureztatzen ditugu lorategiko arbolak eta landareak. Ura balibide urria eta oso baliotsua da. Zoragarria izango da zuek ere ura arduraz erabiltzea.
Kontsumo gutxiko argiak

Mendiburu oso etxe handia da, eta, nahiz eta egun guztian argi naturala duen, beharrezkoa du argi artifiziala ere, franko. Argi artifizial bat behar ez denean, onena itzaltzea da. Nolanahi ere, arduraz jokatu dugu eta etxeko argi guztiak dira, ahal den neurrian, kontsumo gutxikoak, edo eraginkortasun energetikorako sistemak dituzte.
Leihoen isolamendua eta etxearen ixtea

Zaharberritu dugunean, saiatu gara isolamendu termiko eta akustiko onenak jartzen Mendiburun, bai teilatuan eta bai paretetan eta leihoetan.

Etxeak ez du aire giroturik udarako, baina harrizko horma lodiei esker, oso fresko egoten da, batez ere udan leihoak eta kontraleihoak itxiz gero.

Egurra nola erabili

Negurako, gasoliozko berokuntza sistema dugu, eta solairu bakoitzean kontrolatzen da, zirkuitu berezi baten bitartez. Beheko solairuan, tximinia dago egongela nagusian, eta ekonomika sukaldean. Biak ala biak oso atseginak dira, eta berotasun handia ematen dute. Animatu nahi zaituztegu erabil ditzazuen, berotasun handiagoa emango baitizuete eta ez baituzue beharko gasoliozko berokuntza sistema.

Hirugarren sektorearekiko konpromisoa

Hitzarmena Enplegurako Aspace Fundazioarekin, garbitegi zerbitzua erabiltzeko.

Natura ez da zaindu behar dugun bakarra. Gizartean desoreka larriak daude, eta gure esku dago zerbait egitea horiek leuntzeko. Mendiburun, kontratatua dugu Enplegurako Aspace Fundazioaren garbitegi zerbitzua. Enplegu Zentro Berezi horrek lana ematen die urritasunen bat dutenei, eta haiek etxea ezin txukunago edukitzen laguntzen digute.

 

Mendiburu Araudia eta Lege Oharra - Mapa web - Mendiburu Landetxea. © 2009 - Argazkiak: María Cantero - Diseinua: RBK